Gozatu Atxondoko Mendi Asteburuaren bigarren edizioaz

Urriaren 2tik 4ra, zatoz Atxondora, Bizkaia.

ATXONDOKO I. MENDI ASTEBURUA

Urriaren 2tik 4ra, zatoz Atxondora, Bizkaia. 

Asteburu osoan zehar (ostiral arratsaldeko 17:30etatik aurrera), furgonetentzako eta autokarabanentzako espazio bat egokituko da Apatako eskolan kanpoko jendeak asteburua pasatzeko aukera izan dezan.

Urriak 2, ostirala

  • 18:30-20:30: dortsal banaketa Apatako eskolan (Kilometro Bertikala eta Sorginen Lasterketa).
  • 18:30-20:00: solasaldiak Apatako eskolan.
  • Garazi Abasolo (nutrizionista eta mendi korrikalaria).
  • Itsasne Blanco (kirol psikologoa).
  • Jokin Idirin (prestatzaile fisikoa)

Urriak 3, larunbata

  • 8:00-10:00: Doako garraio zerbitzua eskainiko da autokarabana eta furgonetentzako gunetik Arrazolara korrikalari eta ikusleentzat.
  • 8:30: Kilometro Bertikaleko dortsal banaketa Arrazolan.
  • 10:00: Kilometro Bertikalaren hasiera Arrazolan.
  • 14:00: Kilometro Bertikaleko sari banaketa Arrazolan.
  • 14:30-15:30: Doako garraio zerbitzua eskainiko da Arrazolatik autokarabana gunera korrikalari eta ikusleentzat.
  • 16:00-18:30: Umeentzako orientazio jolasa.
  • 18:00-19:30: Sorginen Lasterketako dortsal banaketa Apatako eskolan.
  • 18:30: Ainhize Belarren dokumentala Apatako eskolan.

Urriak 4, igandea

  • 7:00-8:45: Doako garraio zerbitzua eskainiko da autokarabana eta furgonetentzako gunetik Axpera korrikalari eta ikusleentzat.
  • 7:30-8:40: Sorginen Lasterketako dortsal banaketa Axpen.
  • 9:30: Sorginen Lasterketako ibilbide luzeko lasterketaren hasiera Axpen.
  • 10:00: Sorginen Lasterketako ibilbide laburreko lasterketaren hasiera Axpen.
  • 13:30: Sorginen Lasterketako sari banaketa Axpen.
  • 13:45-14:30: doako garraio zerbitzua eskainiko da Axpetik autokarabana gunera korrikalari eta ikusleentzat.
  • 14:30: Bazkaria bi lasterketetako korrikalarientzat, beraien lagunentzat eta lasterketa bietako bolondresentzat Axpeko frontoian. Korrikalariek eta beraien lagunek izen ematea egiteko momentuan izango dute bezkarirako eskaera egiteko aukera.

Zerbitzu erabilgarriak

Doako garraioa

Doako garraio zerbitzua eskaintzen dugu korrikalari eta ikusleentzat autokarabanen gunetik lasterketen hasierako puntuetaraino.

Autokarabanentzako gunea

Martzako zelaigunean gune bat prestatu dugu asteburu osoan zehar furgonetak eta autokarabanak aparkatzeko.

Informazio-hitzaldiak

Parte hartu elikaduran eta kirol-psikologian adituak direnekin ditugun solasaldietan, karreren aurretik aholku baliotsuak lortzeko.

Ohiko galderak

Aurkitu Sorginen Lasterketa ekitaldiari buruzko galdera arruntenen erantzunak.

Non jaso dezaket nire dortsala?

Dortsalak Apatako eskolan jaso daitezke ostiralean eta Arrazolan edo Axpen larunbat eta igandean, hurrenez hurren.

Badago aparkalekurik?

Bai, furgonetak eta autokarabanak aparkatzeko espazio bat prestatu dugu Martzako zelaigunean.

Zer eraman behar dut lasterketetarako?

Mendian korrika egiteko arropa egokia eramatea gomendatzen dugu, baita hidratazioa eta eguzki-babesa ere.

Nola irits naiteke ekitaldira?

Doako garraio zerbitzua eskaintzen dugu autokarabanen gunetik lasterketen hasierako puntuetara.

Joan al daiteke hitzaldietara korrika egin gabe?

Bai, hitzaldiak zabalik daude parte hartzaile guztientzat, lasterketetan parte hartzen duten ala ez kontuan hartu gabe.

Janaria prest egongo da?

Bai, Eusko Label produktuekin bazkaria izango da Axpeko pilotalekuan igandean korrikalarientzat eta haien laguntzaileentzat.